viernes, 13 de mayo de 2016

UNITATE DIDAKTIKOA

Kaixo! Oraingo honetan taldeka egin dugun Unitate Didaktikoa aurkeztera nator. Gure kasuan, Urtxintxa taldea, emozioen ingurukoa izan da gure lehenengo unitate didaktikoa; izan ere, ezinbestekotzat hartzen dugu adimen emozionalari beste adimen motei ematen zaien garrantzia ematea eta Haur Hezkuntzako etapatik lantzen hastea. Horregatik, lan hau osatzeko irakasleak unitate didaktikoari eskainitako saioetan emandako azalpenaz eta adimen emozionalaren inguruko informazioaz baliatu gara.


Hona hemen gure lana osorik ikusteko aukera:





Eta honetaz gain, gelakideen aurrean egindako aurkezpenean euskarri izan genuen PowerPointa ere ikusgai jarriko dugu, lanaren laburpen gisa balioko lukeena, hain zuzen ere.




Unitate Didaktikoari buruz...

Unitate didaktikoaren inguruan izan ditugun azken klaseak nahiko bereziak suertatu zaizkit. Egun bakoitzean Unitate Didaktikoaren zati ezberdinak azaldu eta landu ditugu piskanaka Unitate Didaktikoa guztiz osatu arte. Gure taldean nahiko zailtasun izan ditugu, izan ere, inork lehenago ez genuen horrelako ezer egin eta hortaz, ezgenekien proiektu honen nondik norakoak zeintzuk ziren zehazki. Azkenean, gure aldetik informazioa bildu eta zenbait adibide ikusi ondoren nahiko ondo moldatu garela esan dezaket. Horrelako lan bat egitea oso baliagarria iruditzen zait, gure lanbidearekin lotura zuzena duelako eta horrelakoak egitera ohitu behar dugulako. Baina sakonago edo denbora gehiagorekin lantzea hobeagoa litzatekeela uste dut, inoiz lehenago horrelakorik egin eta ikusi ez dugulako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario