Kaixo! Gaurko klasea praktikoa izan arren teorikoan bihurtu dela esan dezaket, izan ere, bi gelak batera egon gara Begoña eta Aingeru irakasleekin. Metodologia ezberdinak lantzen hasteko proiektuetan oinarritutakoarekin hasi ginen. Ondorengo lerroetan klasean eginikoaren laburpena eta hausnarketa duzue.
Hasteko, gure ezagutzen inguruan jakiteko talde txikitan banatu eta ondorengo galderak erantzun genituen:
-Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
-Zer falta zaizu ikasteko?
Galdera hauetatik abiatuz eta bakoitzak zekiena ikusirik, Begoñak Bergarako ikastolan landutako bi proiektuen adibideak azaldu zizkigun modu honetan metodologia hontara gerturatu eta benetan ulertzeko eta nola aplikatzen zein jarraitzen den ikusi ahal izan genuen.
Proiektua I: EGUTEGIA
Lehen proiektua egutegia sortzea izan zen. Kasu honetan haurrak konturatu ziren aurreko egutegian ez zirela denak agertzen eta arazo horri aurre egiteko beraiena sortzea erabaki zuten. Horretarako, haurren jakintza eta interesetatik abiatu ziren egutegiaren ezaugarriak identifikatuz (hilabeteak, jai egunak, urtaroak, zenbakiak...).
Egutegi pertsonalizatua izateaz gain, atal amankomun batzuk izan behar zituzten guztiek; esaterako, hilabeteen izenak hizkuntza ezberdinetan azaltzea (gelako haurren hizkuntza aniztasunaren araberako), azala eta azken orria guztientzan bera izatea eta benetako egutegi baten itxura izatea.
Horrela, sormenaz baliatuz haur bakoitzak bere egutegi pertsonalizatua sortu zuen eta arlo ezberdinak (marrazketa, hizkuntza ezberdinak, matematika...) lantzea lortu zuten ikaskuntza globalizatu baten bidez.
Proiektua II: FUTBOLA
Haurren artean futbolaz hitz egiteko joera zegoenez, horri buruzko hainbat aspektu hobeto ezagutzeko proiektuari ekin zioten. Aurreko adibidean bezala, beraien aurre ezagutzetatik abiatu ziren, besteen artean, jokalari bakoitzak zenbaki bat, talde bakoitzaren eskudoa, futbol zelaiaren neurri eta azalera.
Proiektu honen azken helburu eta emaitza futbolari buruzko hiztegia sortzea izan da ahalik eta informazio gehien bertan txertatuz eta haurrak eskolatik kanpoko informazioari arreta jartzea bultzatuz gero hiztegia osatuagoa izateko.
Bestalde, kasu honetan ere arlo ezberdinak landu dituzte modu ezberdinetara.
Behin bi adibideak azalduta, azken galdera bat erantzutea tokatu zaigu:
-Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
Modu honetan metodologia honi amaiera eman diogu nondik norakoak zehatuta utziz. Ezagutzen ez nuen metodologia hau erakargarria suertatu zait, gainera haurren erabateko interesetan eta jakintzetan oinarritze horrek beraiengan erabateko eragin positiboa besterik ez duela ikusi dut. Bi adibideek ere guztia ulertu eta zehazten lagundu dute biak oso modu ezberdinean landu direlako.
-Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
Modu honetan metodologia honi amaiera eman diogu nondik norakoak zehatuta utziz. Ezagutzen ez nuen metodologia hau erakargarria suertatu zait, gainera haurren erabateko interesetan eta jakintzetan oinarritze horrek beraiengan erabateko eragin positiboa besterik ez duela ikusi dut. Bi adibideek ere guztia ulertu eta zehazten lagundu dute biak oso modu ezberdinean landu direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario