Kaixo! Gaurkoan blog honekin amaitzeko azken sarrera egiteko asmotan nator. Lauhileko honetan Didaktika Orokorrean landutako zenbait aspektu zuei azaltzea izan dut helburu, bai klasean egindakoa eta baita landutakoa ere hemen txertatu dut gai bakoitzari izenburu bat emanez eta baita horietako batzuen hausnarketa eginez ere.
Jarraitzeko, nor naizen oraindik azaldu ez dudanez nire buruaren aurkezpen txiki bat egitea interesgarria izango litzatekeela uste dut. Ni Zizurkilgo Naiara Larrañaga naiz eta 20 urte ditut, aurten Haur Hezkuntza graduko 1.maila burutu dut. Esan bezala, didaktika orokorreko irakasgai honetan landu eta egin dugunaren ingurukoa da blog hau eta amaitzeko guztiaren laburpentxo bat egingo dizuet sarrera honekin.
Lehenik eta behin, kurtso hasieran egin genuen lehenengo sarrera ESKOLA BIZIPENENA izan zen. Bertan, bakoitzak 10 argazki aukeratu (gu txikitan agertzen garenak, materiala, jostailuak, lekuak, pertsonak…) eta horiek deskribatuz, gure haurtzaroko hausnarketa eta gogoeta bat egin genituen, blogean denekin partekatuz.
Jarraian, Begoñarekin egindako saio teorikoetan, curriculumaren inguruan solasean aritu ginen. Horrekin, hurrengo bi sarrerak atera ziren; lehena, ARGAZKI batzuez baliatuz hezkuntza eta curriculumaren inguruko hausnarketa izan zen, argazki bakoitza ulertzen genuen moduan eta transmititzen zigunaren arabera. Bestea, argazkien modukoa izan zen baina oraingoan ESALDIEKIN (link); hauekin ere gure hezkuntza-sistemaren inguruko gogoeta eginez.
Curriculuma eta hezkuntzako legean ikasten jarraitzeko, HEZIBERRIren txanda iritsi zen. Oraingoan, Aingeruk modu “praktiko” batean emateko, bakoitzak dokumentua irakurtzeko eta lehen aipatutako eskola bizipenekin lotzeko eskatu zigun; gure haurtzaroko eskola gaur egungoarekin alderatuz, ondorio batzuetara iristeko asmoz.
Kurtso guztian zehar, hezkuntza sisteman garrantzia duen curriculuma askotan aipatu dugu. Sarrera honetan, curriculumaren nondik norakoak iada ezagututa, ZEHAZTAPEN MAILAK ezagutu genituen, maila ezberdinak alderatuz.
HAUR HEZKUNTZAKO PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK da hurrengoa. Honi esker, globalizazioa eta ikasketa esanguratsua ikasi ditugu. Horretarako, hainbat testu zeudenez, talde bakoitzari bat atxikitu zitzaion. Irakurri ondoren, ideia nagusiak atera eta gelakideen aurrean azaldu genituen aurkezpen txiki bat eginez.
Kurtsoa aurrera joan ahala, metodologietan barneratuz joan gara. Horiekin 3 sarrera egin ditugu; lehena, PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA edo metodologian oinarritzen da, Begoñak eta Aingeruk emandako saio bateko hausnarketekin egina. Bigarrena, berriz, TXOKOEN BIDEZKOan (link) oinarritzen da eta hau ere aurrekoaren antzera azaldu ziguten. Azkenik, bi metodologia horiez gain, DECROLY eta TAILERREN bidezkoak ikusi genituen, eta lauen arteko alderaketa eginez hirugarren sarrera HAU argitaratu genuen.
Aipatu dugun bezala, CURRICULUMA kurtso guztian zehar landu dugun gaia izan da. Horregatik, kurtso amaieran, sarrera honetan, Curriculumaren inguruan zehaztapen batzuk egitea bururatu zitzaigun, definituz eta mota ezberdinak deskribatuz.
Amaitzeko, lauhileko honetan egin dugun azken lana Unitate Didaktiko bat sortzea izan da. Talde bakoitzak bere egin du eta azken astean, aurkezpenak egin genituen klasean. Gure kasuan, emozioei buruzkoa izan da eta sarrera HONETAN lana ikusgai ipini dugu.
Guzti honekin bukatzen dut nire bloga eta baita lauhileko honetan ikasitakoa ere. Klasean emandakoa gero hemen txertatzeak ezinbesteko hausnarketak egitea dakar eta modu honetan gehiago ikasten dudala iruditu zait. Gainera, haurrak behatzera joatean ikusgai izan ditugun egoerak eta egunerokotasunak, arlo honetan landutakoak modu askotan eta errealitatean ikusteko aukera eman dit nire ezagutzak finkatuz eta hobeto barneratzen lagunduz.
Honekin, mila esker nire bloga irakurri duzuen guztioi eta beste bat arte!
Naiara
No hay comentarios:
Publicar un comentario