lunes, 9 de mayo de 2016

CURRICULUMA

Kaixo! Orain arteko saioetan eta baita nire blogean, askotan aipatu dudan kontzeptua izan da Curriculuma, baina orain arte zehazki azaldu eta definitu gabe. Hortaz, hortara natorkizue oraingoan:


ZER DA?

Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Lau galderei erantzuten die:

1. Zer ikasi-irakatsi? Ikaste-irakaste prozesuan lortu behar diren helburuak hartzen dira kontuan, beraz, edukiak dira ikasi-irakatsi behar direnak, hau da, helburuak lortzeko barneratu behar direnak.

2. Noiz ikasi-irakatsi? Garrantzitsua da edukien hurrenkera nola antolatu behar den kontuan hartzea, izan ere, eduki bakoitzak lantzeko bere denbora behar du. Hori dela eta, etapa bakoitzaren edukiak zikloz-ziklo banatu eta bakoitzaren barruan denbora unitateak definitzen dira.

3. Nola ikasi-irakatsi? Aurretik aipaturiko helburuak lortzeko zer nolako metodologia erabiliko den zehazten da. Metodologiaren kasuan kontuan hartu behar da: ikasleekin zer nolako harreman mota eraiki behar dugun gure helburuak lortzeko, baliabide didaktikoak, antolakuntza…

4. Zer,noiz eta nola ebaluatu. Ebaluazioaren erreferentziak honako hauek dira: 
  • ZER ebaluatu: hasieran planteatutako helburu eta edukiak bete diren ala ez baloratu behar da.
  • NOIZ ebaluatu: ebaluatzeko une eta egoerak finkatu behar dira eta kurrikulumean zehaztu beharko da balorazioa irakasgai bakoitzaren amaieran edo bitartean egingo den.
  • NOLA ebaluatu: irizpideak, adierazleak, tresnak... (azterketak, talde-lanak, bakarkako lanak…) erabiliko dira.



EZAUGARRIAK:

  • Kurrikuluma eduki gisa zer irakatsi behar den eta horretarako landu beharreko edukiak eta helburuak hartzen ditu kontuan.
  • Kurrikuluma planifikazio gisa elementu gehiago barne hartzen ditu, hau da, zer/nola/noiz irakatsi eta zer/nola/noiz ebaluatu.
  • Kurrikuluma errealitate interaktibo gisa hori baino askoz ere gehiego da, errealitate bat hain zuzen ere. Eskola eremuetan gertatzen diren harremanen garrantziaren ondoria da kurrikuluma, bai behetik gora baina baita goitik behera ere. Azken batean, kurrikuluma interakzioa ekintzarekin bat egitea da.


ZEHAZTAPEN MAILAK:

Zehaztapen mailei dagokienez, aurrez eginiko sarrera batean landutakoa duzue hemen ikusgai.



CURRICULUM MOTAK:

  • Curriculum irekia: Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko aukera da, bere azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskainiz bai hezitzaile eta irakasleei. Honekin, irakasleei aldaketak egiteko aukera emate dietela esan nahi dugu.
  • Curriculum itxia: Ez du aldaketak egiteko aukerarik ematen, hau da, ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.
  • Curriculum ezkutua: Asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen dute, esplizituki ematen ez direnak eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen den elkarreraginaren bitartez ikasten direnak, baita imitazioz ere. Adibidez: berdintasuna, laguntasuna, partaidetza … Ezkutuko curriculum hau positiboa edo negatiboa izan daitekeela esan beharra dago.
  • Ikusten ez den curriculuma: Inon agertzen ez dena da, ez curriculum irekian, ez itxian ezta ezkutuan ere.
  • Curriculum formala: Curriculum formala idatzita dagoena eta ageriko curriculumarekin bat datorrena izango litzateke.
  • Curriculum erreala: Errealitatean gelan jarraitzen dena da.


Besterik gabe! laster arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario