jueves, 18 de febrero de 2016

Eskola Bizipenak



Argazki elkarrizketa hasteko....



zizurkilgo ikastola bilaketarekin bat datozen irudiak

...nire ikastola aurkeztea oso garrantzitsua izan zait. Bertan igaro baititut nire irakaskuntza formaleko lehen urteak. Hau nire zizurkilgo ikastola da eta bertan oso ikasle gutxi geunden, Nahiz eta bakoitzak bere kurtsoa izan gu 12 ikasle besterik ez ginen eta beste mailetako haurrekin etengabeko harremanean aritzen ginen lanean. Batzuetan gelako zenbait ariketa zaharragoak ziren ikasleen bidez egiten genituen eta modu honetan, hauek eredu moduan hartuz askoz gusturago eta errazago ikasten nuen. 


...hona hemen nire gelakideak. Lehen 12 ikasle ginela esan dut, eta hala ginen; baina oso ikastola txikia zenez hurrengo kurtsoko bi ikasle bakarrak gure gelan zeuden. Hauekin, esaterako, harreman estua genuen eta batzuetan irakasleak guk ardura ikasteko beraiei laguntzea eskatzen zigun. Hori zela eta, guk gazteagoekiko arduratsuak izaten ikasi genuen eta aldi berean besteei laguntzen.



...Ikasle bakoitzak ikasgela kanpoan txamarrak uzteko edo barruan norbere txokoarentzako sinbolo bat genuen eta nirea ATERKIA zen. Metodologia honekin bakoitzak bere sinboloa sinadura  moduan genuen eta horrela objektu ezberdinak ezagutzen genituen gure taldekideak zer ziren jakinez. Gainera gero idazten ikasteko ere sinboloen laguntzaz identifikazioak errazago egiten laguntzen zigun.



...Haur Hezkuntzako zikloan fitxa asko egiten genituen. Fitxa hau HH-ko azken zikloko lehen fitxa izan zen eta esan nahi berezia du, izan ere, oraindik ongi idazten jakin gabe eta irakaslearen pausuak jarraituz idatzi bait nuen izenburua. Bestalde, lehen fitxa izateak oporretatik buelta esan nahi du eta gogo handiz hasten nuela ikastolako kurtsoa oroitzen dut, besteei nire oporrak kontatu eta nola ibili nintzen besteei kontatzeko. Irakasleak galdetu egiten zigun nola ibili ginen eta horrela gure hitz egiteko gaitasunak hobetzen ditugu. Hala ere, orokorrean HH-ko graduan fitxa asko egiten dira eta horien bitartez barneratzen dira ikaste gehien.



...ihauteriak. Eskola guztietan bezala gure ikastolan ere ospatzen genituen. Oso oroitzapen onak ditut ikastolako ihauteriez, izan ere, bi egunetan disfrazatzen ginen. Ostegun gizenean, arratsaldean nahi genuen bezala janzten ginen eta merendola edukitzen genuen. Patioan mahaiak jarri eta denak ilera baten jarriz txilibitua jo arte itxaron behar izaten genuen jaten hasteko. Zaharrenak lehen bezala gazteenei laguntzen ziguten eta guk haiek egiten zutena ikusirik errepikatu egiten genituen jarrerak. Bestetik, ostiralean denak berdin jantzita ateratzen ginen herrian zehar eta beste eskolekin plazan dantza egiten genuen. Irakasleari dagokionez, egun hauek gogorrak izan behar zutela uste dut. Batetik, haur guztiak kontrolatuak izateak eta bestetik besteekin koordinazioan aritzeak aldi berean zaila izan behar baitu. Gainera, momentu horietan haur guztiak oso motibatuak eta bakoitza berean aritzen dira, hortaz, pazientzia handia beharrezkoa dela uste dut.


...Merendolekin jarraituz, urteak betetzean lagun arteko merendolak etapa honetan hasten baitira. Egun horretako jarrera erabat aktiboa izan ohi da eta goizetik ikastolara joaterako etxean denak zoriontzen ninduten. Ikastolara iritsi eta irakasleak beti zerbait antolatzen zuen lehen unetik norbaiten urtebetetzea zen bakoitzean. Ikaslearentzat, niretzat zen moduan, oso garrantzitsua da, modu honetan kontuan hartzen zaituztela eta garrantzitsua zarela sinestarazten bait dizu; hau da, norbere buruarengan sinistea eta handitzen ari zarela esateak indarra eta motibazioa ematen dizu.



...Eskolaz gain, beste erabateko hezkuntza ere jasotzen dugu eta txikiak garenean gainera gurasoek jasotzea nahi dutena izan ohi da. Nire kasuan, igeriketa eta dantza ziren eskolatik kanpo egiten nituen extraeskolarrak. Igeriketa udan egin ohi nuen, oporretan bi hilabetez Errioxan egoten ginenez egunero igeriketa ikastaroa izaten nuen, ez nintzen oso gustura joaten gainera monitoreak erdaraz egiten zigunez ez nion ia ulertzen, baina nire gurasoei ezinbestekoa iruditzen zitzaien nik igeri egiten edo behintzat uretara eroriz gero zerbait egiten jakitea. Honekin, irakaslearen zeregin bat haurrak nahi ez duen arren ikaste nahitaezko bat irakastea ezinbestekoa dela uste dut eta horretarako irakasleak sormena landuz ikasleei baikortasuna transmititu eta horrela hauen gustukua izatea lortu behar duela uste dut. Bestetik dantzara ere joaten nintzen eta igeriketan ez bezala gustura egiten nuen hori. Kasu honetan, irakaslea oso neska goxoa zen eta oso gertuko tratua zuen gurekin. Horrek ere eragina izango zuen nire jarreran eta gogoan.


...Azkenik, 3 urte nituela ikastolako eskursio batean gertatutako anekdota kontatzea ezinbestekoa zait. Horrek irakasleak oso arduratsua izan behar duela erakutsi bait di,t eta ez hori bakarrik, baita haur taldea guztiz kontrolatu behar dela, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz, ahal den heinean, haien desioak kontuan izan eta askatasunez jokatzea betiere mugatua denean.
Eskurtsio batetik bueltan ni irakaslearen ondoan nengoen autobusean eserita eta beste ikasle bat lo hartzen ari zenez irakaslea lekutik altxatu eta berarengana joan zen esnatzera iristen ari ginelako. Orduan ni lo geratu nintzen eta iritsi ginenean denak autobusetik jaitsi ziren eta autobusak bere ibilbidea egiten jarraitu zuen ondoko herriko haurrak eskolatik jaisteko. Ni orduan esnatu nintzen eta erabat izuturik nengoen autobusera jende ezezaguna sartu baitzen eta denak niri kasu egiten geratu baitziren. Autobusak alde egiterako, irakaslea ni falta nintzela konturatu zen eta beste amekin kontaktuan jarri zen ea beraiekin nengoen jakiteko. Azkenean autobus gidariari deitu eta honek segituan esan zion bertan lo nengoela.
Egoera hau bizi ostean, irakaslearen papera eta betebeharrak zein garrantzitsuak diren ikusi dut eta baita nola eragiten duten haurren pertsona eta bizitzetan ere oroimenak betirako geratuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario